Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2025eko uztailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3230

EBAZPENA, 2025eko martxoaren 12koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena lortzeko Teknei Digital, SA entitateak aurkeztutako eskaera ezesten duena.

Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautu zen, emakumeen eta gizonen berdintasuna errazten duten baldintzak sustatzeko eta berdintasun hori eragozten duten oztopoak kentzeko, gizarte- eta lan-eremuan emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunaren eta tratu-berdintasunaren alde sor daitezkeen ekimenak sustatuz.

Teknei Digital, S.A., entitateak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde gisa aitortzeko eskaera aurkeztu zuen 2024ko irailaren 10ean.

Ondorioz, Teknei Digital, S.A., entitateak aurkeztutako eskaera eta Ebaluazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena ikusita, erakunde interesdunak bidalitako dokumentazioa egiaztatu eta ebaluatu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Ezestea Teknei Digital, S.A., entitateak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde gisa aitortzeko aurkeztutako eskaera, aplikatzekoa den arau-esparruan eskatutako baldintzak ez betetzeagatik. Hona hemen xehetasunak:

– Egoeraren diagnostikoa ez da sakon egin eta gabezia batzuk ditu, bereziki genero-ikuspegitik egindako azterketa eta balorazioari dagokionez. Zehazki, datu kualitatiboak falta dira hautaketa- eta sustapen-prozesuak genero-ikuspegitik aztertzean, eta gabeziak hautematen dira erakundearen produktuen eta zerbitzuen azterketan.

– Erakundearen Berdintasunerako Planak ahaztu egiten ditu neurriak eta ekintzak sartzea funtsezkoa den eremuak, hala nola, kanpo-kontratazioa, erosketa-arloa, ondasunak eta zerbitzuak ematea edo erakundeko aniztasunaren kudeaketa.

Ondorioz, eskaeraren edukia ez dator bat Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuan ezarritako gutxieneko baldintzekin.

Horrek guztiak eragotzi egiten du eskabidea eta aitorpena emateko dokumentazioa behar bezala baloratzea, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuan ezarritako balorazio-irizpideei eta betekizunei dagokienez.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, administrazioarekiko auzien epaitegi eskudunean, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 12a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala