Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2025eko uztailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
3229

AGINDUA, 2025eko ekainaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratu dela hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Hezkuntza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Hezkuntzako sailburuaren 2024ko urriaren 3ko Agin­duaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2024ko urriaren 11ko EHAA, 199. zk.), hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.- Bete gabe uztea Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkari lanpostu bat (520010 kodea eta 198 dotazioa) betetzeko deialdia.

Bigarrena.- Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala