Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2025eko uztailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
3225

AGINDUA, 2025eko uztailaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuetan izangai berri bat karrerako funtzionario izendatzen duena, errekurtsoak baiestearen ondorioz.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez (2022ko abenduaren 28ko EHAA), deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere.

Hezkuntzako sailburuaren 2025eko ekainaren 10eko Aginduaren bidez, Iñigo Arrospide Garmendia jaunak Hezkuntzako sailburuaren 2024ko abenduaren 9ko Aginduaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa baietsi da. Agindu horren bidez, Iñigo Arrospide Garmendia jaunak karrerako funtzionario izendatzeko zituen eskubideak galdu zituela adierazi zen, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduan eskatutako baldintzak ez betetzeagatik.

Horren ondorioz, praktikak amaituta (2024ko irailaren 1etik abenduaren 1era), hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatu zituen Hezkuntzako sailburuaren 2024ko uztailaren 23ko Aginduaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 13. oinarriaren arabera, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 12. oinarrian zehaztutakoarekin bat etorriz, eta Iñigo Arrospide Garmendia jaunak deialdi horretan parte hartzeko eskatzen diren baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituela eta mediku-azterketa gainditu duela egiaztatu ondoren, karrerako funtzionario izendatu behar da, baietsitako errekurtsoa betez.

Azaldutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2025eko urtarrilaren 30eko Aginduaren II. eranskina aldatzea. Agindu horren bidez, karrerako funtzionario izendatu ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuetan hautatutako izangaiak, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere. Agindu horretan honako hauek sartuko dira:

Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako irakasleak.
Espezialitatea: Gorputz Hezkuntza.
(Ikus .PDF)

Agindu honen bidez izendatutako pertsona karrerako funtzionario gisa sartutzat joko da 2024ko abenduaren 2tik aurrera.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Interneteko helbide honetan argitaratuko da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 9a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala