Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2025eko uztailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3223

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, Metales Bolueta, S.A.ren jabari publiko hidraulikora isurtzeko baimen-espedientea jendaurrean jartzeko dena.

Agentzia honen aurrean, ondoren adierazten diren datuak dituen baimena eskatu da:

Espedientearen kodea: VDP-B-2024-0039 / V-48-01609.

Erakunde eskatzailea: Metales Bolueta, S.A.

Jarduera: Burdinazkoak ez diren metalak berreskuratzea.

Jardueraren kokapena: Errotalde II Poligonoa, Gatika (Bizkaia).

Ingurune hartzailea: Butroe ibaia.

Isurketa puntua (UTM koordenatuak (30N ETRS89)):

X = 510.795 Y = 4.802.011

Isurketa mota eta baimendutako bolumena: euri-urak (6.700 m3/urteko + 2.370 m3/urteko).

Jardueraren deskribapena: Metales Bolueta, S.A.k baimena eskatu du Gatikako (Bizkaia) udalerrian aluminio-txatarra eta beste metal batzuk balorizatzeko instalazioetan sortzen diren euri-uren hondakin-urak Butroe ibaira isurtzeko (9.070m3/urte). Urak I. motako hidrokarburoen bi bereizgailutan tratatzen dira

Uren Legearen Testu Bateginean eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduan ezarritakoa oinarri hartuta, eskumena duen organo honek, jendaurreko informazio-izapide hau egitea erabaki du, interes publikoko arrazoiengatik. Izapide horri hasiera emango zaio, jende guztiak horren berri izan dezan, hogeita hamar (30) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta agentzia honen webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, kalteduntzat jotzen direnek erreklamazioak aurkez diezazkieten Uraren Euskal Agentziari, adierazitako epean. Era berean, epe horretan, KZgunearen zentro-sareko zentroetan eskuragarri egongo dira kontsultarako behar diren bitartekoak, agentzia honen Interneteko atarian.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 17a.

Zuzendari nagusia.
FE (2025eko maiatzaren 23ko ebazpena).

Isurketa arduraduna,

ALESANDER HERNÁNDEZ LIZARRAGA.


Azterketa dokumentala