
138. zk., 2025eko uztailaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3222
IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, Mutrikuko udalerrian isurtzeko baimen-eskaera bat jendaurrean jartzeko dena.
Espediente-kodea: VDP-G-2025-0011.
Eskatzailea: Estación de Servicio Saturraran SL.
Jarduera: Erregaien txikizkako salmenta.
Jardueraren kokapena: Saturraran – Mutriku - Gipuzkoa.
Ingurune hartzailea: Mijoa errekastoa.
Isurketa-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)):
X: 547.721 Y: 4.795.906.
Isurketa mota eta bolumen baimendua: euri-ur hidrokarburatuak, industria-urak eta erabilera higienikoa (2.231 m3/urte guztira).
Jardueraren deskribapena: Mutrikuko (Gipuzkoa) udalerriko Saturraran SL gasolina-zerbitzuguneak baimena eskatu du gasolina-zerbitzugunearen barneko saneamendu-sarea hobetzeko obretatik datozen hondakin-urak isurtzeko, eta baimena eskatu du hidrokarburoak arrasta ditzaketen euri-urak, erabilera higienikoko urak eta ibilgailu-garbitegietako urak tratatu ondoren Mijoa errekara isurtzeko.
Erabilera higienikoko urak eta ibilgailuak garbitzeko urak ubidera isurtzea justifikatuta dago gaur egun eremu horretan saneamendurik ez dagoelako.
Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, hogeita hamar (30) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 248.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, interesdun orok espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen dituen alegazioak edo oharrak aurkeztu ahal izan ditzan, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduan, edo, zuzenean, Uraren Euskal Agentziaren aurrean, harekin harremanetan jarri ondoren.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 8a.
Zuzendari nagusia.
PD (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Isurketa arduraduna,
ALESANDER HERNÁNDEZ LIZARRAGA.
RSS