
138. zk., 2025eko uztailaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3219
IRAGARKIA, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariarena, Mundakako portuaren hegoaldean (Bizkaia) jabari publikoa okupatzeko administrazio-emakidaren eskaera jendaurrean jartzeko dena.
Portuko jabari publikoaren kudeaketa eta emakidak emateko prozedura, besteak beste, arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legean aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da eskabide hau:
– Espedientea: 00426/2025/0M.
– Eskatzailea: Marbeco, S.A. Helbidea: Erroxape moila z/g, 48370 Bermeo (Bizkaia).
– Eskaeraren xedea: Mundakako Bermeoko portuan biltegi berriak eraikitzeko emakida berriaren eskaera.
– Eremu geografikoa: Mundaka (Bizkaia).
Jendaurrean jartzeko izapide honen mende dagoen dokumentazioa Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoan kontsultatu ahal izango da:
https://www.euskadi.eus/administrazioaren-iragarkia/marbeco_emakida_eskaera/web01-tramite/eu/
Halaber, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritzaren bulegoan ere kontsultatu ahal izango da (Elkano kalea 3, 48001 Bilbao).
Egoki iritzitako alegazioak hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 11.
Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS