
138. zk., 2025eko uztailaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3218
IRAGARKIA, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Leioako Udalaren emakida-eskaria itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoko ondasunak okupatzeko, Udondo eta Gobela itsasadarren ahoan, Ibaizabal itsasadarrerantz, bideak, berdeguneak eta ibaiertzeko pasealekua jartze aldera, Leioako udalerrian.
Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.8.a) artikuluaren arabera, emakida-prozeduretan nahitaezkoa izango da hogei egunez informazioa jendaurrean jartzea.
Leioako Udalak emakida eskatu du itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa okupatzeko, Udondo eta Gobela itsasadarren ahoan, Ibaizabal itsasadarrerantz, bideak, berdeguneak eta ibaiertzeko pasealekua jartze aldera.
Eskaria aztertu eta dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, AAAA_RES_3665/25_15 erreferentzia duen espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzeten alegazioak eta oharrak egin ditzaten.
Jendaurreko izapidean jarriko den dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan dago:
Alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen bidez aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/
Bilbao, 2025eko ekainaren 30a.
Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS