Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2025eko uztailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3214

IRAGARKIA, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Bilboko Udalaren emakida-eskaria itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa okupatzeko, Salbe Zubia erregularizatze aldera, Nerbioi itsasadarraren gainean, Bilboko udalerrian.

Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.8.a) artikuluaren arabera, emakida-prozeduretan nahitaezkoa izango da hogei egunez informazioa jendaurrean jartzea.

Bilboko Udalak itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa okupatzeko emakida eskatu du Zuzendaritza honetan, Salbe zubia erregularizatze aldera, Nerbioi itsasadarraren gainean.

Eskaria aztertu eta dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, AAAA_RES_4059/25_15 erreferentzia duen espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzeten alegazioak eta oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko izapidean jarriko den dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan dago:

https://www.euskadi.eus/administrazioaren-iragarkia/iljp-okupatzeko-administrazio-emakida-ematen-diona-la-salve-zubia/web01-a2portua/eu/

Alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen bidez aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/

Bilbao, 2025eko ekainaren 30a.

Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala