Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2025eko uztailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
3211

IRAGARKIA, 2025eko uztailaren 1ekoa, Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Etxebizitzako sailburuordearen zuzentzeko errekerimendua, ekainaren 18ko 3/2015 Legea urratzeagatik.

Errekerimendua jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 1a.

Zerbitzu zuzendaria,

DOMINGO JULIÁN GUTIÉRREZ ROBLEDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala