Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2025eko uztailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3209

IRAGARKIA, 2025eko uztailaren 1ekoa, Deskarbonizazio zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen den, lehia posible baten ondorioetarako, Aramaio (Araba) eta Eskoriatza (Gipuzkoa) udal-mugartetan «Clúster de parques eólicos Subero y Durakogain» izeneko parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.

Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), «Clúster de parques eólicos Subero y Durakogain» izeneko parke eolikorako aurkeztutako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:

– Eskatzailea: Alerion Spain SL (IFK: B67364885).

– Tartean dauden udal-mugarteak: Aramaio (Araba) eta Eskoriatza (Gipuzkoa).

– Haize-sorgailuen kopurua: 2.

– Instalatu den potentzia gordina: 9,9 MW.

– Ukitutako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:

(Ikus .PDF)

Hori guztia argitara ematen da, eta hogei eguneko epea ematen da, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan argitaratzen den azken egunetik aurrera zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek aipatutako dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren araberako lehia-eskabidea aurkeztu dezaten Arabako Lurralde Ordezkaritzan, izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez, GE-Y prozedura baliatuta, hemen:

https://www.euskadi.eus/prozedura/ge/web01-a2energi/eu

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 1a.

Deskarbonizazio zuzendaria,

GUILLERMO ALLENDE ARANGUIZ.


Azterketa dokumentala