Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2025eko uztailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3208

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 9koa, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearena, basogintzako produktuak eraldatzeko eta/edo merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak emateko dena (Handitu Egurra 2025).

2024ko azaroaren 28an, honako arau erregulatzaile hau argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (232. zenbakia): Agindua, 2024ko azaroaren 19koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira 2025erako basogintzako produktuak eraldatzeko edo merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzen deialdiaren oinarriak (2025eko Handitu Egurra Programa).

Aginduaren 14. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, 2025eko maiatzaren 22an, Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariak, Balorazio Batzordearen txostena kontuan hartuta, deialdiko laguntzak emateko behin betiko ebazpen-proposamena egin zuen, eta ebazpen-organo honi helarazi zion.

Arau horren 15. oinarrian ezartzen denez, laguntzak Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen bidez eman edo ukatuko dira, Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariak egindako ebazpen-proposamena kontuan hartuta.

Behin betiko ebazpen-proposamena ikusita, ebazpen hau eman da:

EBAZTEN DUT:

1.– I. eranskinean agertzen diren pertsonei edo entitateei laguntzak ematea, bertan adierazitako xederako eta zenbatekoekin.

Laguntzaren zenbatekoa 9.016.285,25 eurokoa da guztira.

2.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari.

Ebazpen honen aurka, pertsona edo entitate interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 9a.

Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordea,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

I. ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AURREKONTU OROKORREN KONTURA EMANDAKO DIRULAGUNTZAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala