
138. zk., 2025eko uztailaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (91 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
3202
EBAZPENA, 2025eko ekainaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, erakunde honetako lanpostu huts bat izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren 2025eko martxoaren 11ko Ebazpenaren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdia iragarri zen, eta bertan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua betetzeko deialdia; 520010 kodea, 184 dotazioa.
Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Aurka egiteko, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 24a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
RSS