
138. zk., 2025eko uztailaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3200
1164/2025 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez David Cantero González jauna Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoaren kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 20ko 675/2021 Ebazpenaren bidez, David Cantero González jauna izendatu zen Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko (2021eko ekainaren 17ko EHAA, 118. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– David Cantero González jauna Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoaren kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko uztailaren 6ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuari eta Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 30a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS