Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2025eko uztailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
3199

AGINDUA, 2025eko uztailaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, karrerako funtzionario izendatzeko Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuetan hautatutako izangaiak. Agindu horren bidez, hautaketa-prozesuetarako zenbait deialdi egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan sartzeko, bai aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez, bai eta ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartu eta iristeko ere.

Hezkuntzako sailburuaren 2024ko uztailaren 23ko Aginduaren bidez (2024ko abuztuaren 8ko EHAAn argitaratua eta gerora, 2025eko otsailaren 10eko eta 26ko eta maiatzaren 12ko aginduek aldatua), praktiketako funtzionario izendatu ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez (2022ko abenduaren 28ko EHAA) deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak. Agindu horren bidez, hautaketa-prozesuetarako zenbait deialdi egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan sartzeko, bai aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez, bai eta ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartu eta iristeko ere.

Praktikak amaituta (2024ko irailaren 1etik ekainaren 30era egin dituzte), eta Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 12. oinarrian zehaztutakoarekin bat etorriz, egiaztatu da hautatuek behar bezala betetzen dituztela deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintza orokorrak eta espezifikoak, eta azterketa medikoa gainditu dutela. Horrenbestez, karrerako funtzionario izendatuko dira praktikak gainditu dituztenak.

Horrenbestez, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Karrerako funtzionario izendatzea aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizioaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan sartzeko Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako hautagaiak, praktikak gainditu dituztenak. I. eranskinean daude zerrendatuta.

Bigarrena.– Karrerako funtzionario izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan sartzeko eta iristeko Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako ohiko lehiaketa-oposizioren bidez hautaketa-prozeduran hautatutako hautagaiak, praktikak gainditu dituztenak. II. eranskinean daude zerrendatuta.

Hirugarrena.– Agindu honen bidez I. eta II. eranskinetan adierazitako hautagaiei egindako izendapenek 2025eko irailaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak. Egun horretan hartuko dute jabetza, ezinbesteak eragindako egoeretan izan ezik.

Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 8a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala