Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2025eko uztailaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3197

IRAGARKIA, zeinaren bidez Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariak jakinarazten baitu gas-horniduraren arloko iruzur-prozedura hasi dela.

Gasaren horniduran iruzurrik dagoen edo ez eta horren zenbatekoa zein den zehazteko administrazio-prozedura bat hasi da, gas naturaleko instalazioen garraio-, banaketa-, merkaturatze- eta hornidura-jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 62. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ezinezkoa izan da egintza hori interesdunari (eranskinean dago identifikatuta) jakinaraztea eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak 10 egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak egin eta agiriak eta informazioa aurkezteko. Epe horretan bertan, jakinarazpenaren testu osoa eskuratu ahal izango du, bai eta espedientea kontsultatu eta espedientean dauden dokumentuen kopiak eskuratu ere, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren bulegoetan (Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbao).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2025eko uztailaren 7a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

MARIA JESÚS MARKAIDA URIARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala