Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2025eko uztailaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
3196

EBAZPENA, 2025eko uztailaren 2koa, Babes Zibileko sailburuordearena, irabazi-asmorik gabeko elkarteei joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko dirulaguntzak ematen dizkiena.

Segurtasuneko sailburuaren 2025eko otsailaren 18ko Aginduak arautzen du joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko EAEko irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko araubidea (2025eko otsailaren 25eko EHAA, 38. zk.).

Agindu horren oinarriekin bat etorriz, eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako Balorazio Batzordearen txostena ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean aipatzen diren eskatzaileei bertan zehazten diren dirulaguntzak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau erakunde interesdun guztiei jakinaraztea.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beronen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 2a.

Babes Zibileko sailburuordea,

JOANA EGILUZ IBARGUEN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala