Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2025eko uztailaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
3189

AGINDUA, 2025eko ekainaren 26koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Auzitegiko Medikuen Kidegoko eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketako (lanpostua edo/eta hizkuntzaren arabera) merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak. Lehiaketa horretarako deialdia 2025eko maiatzaren 8ko Aginduaren bidez egin zen.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko maiatzaren 8ko Aginduaren bidez (2025eko maiatzaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua), Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundean auzitegiko medikuen kidegoko eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketarako deialdia egin zen.

2025eko maiatzaren 8ko Aginduaren 6. artikuluan eta Justizia Administrazioko Funtzionarioen Sarbiderako, Lanpostu Hornikuntzarako eta Lanbide Sustapenerako Arautegia onartu zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 50. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da eskatzaileen merezimenduak ebaluatzeko ardura izango duen balorazi-batzordeko kideak izendatzea.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Pertsona hauek izendatzea Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko maiatzaren 8ko Aginduaren bidez iragarritako lehiaketa espezifikoko merezimenduak baloratzeko batzordeko kide:

Batzordeburua:

Juan Bautista Arrieta Pérez.

1. bokala:

Ana Eugenia Abásolo Tellería.

2. bokala:

Miren Igone Molinero Rojas.

3. bokala:

Jaume Roselló Soria.

4. bokala:

Jasone Landaida Foruria.

Idazkaria:

Iñigo Cortázar Ibañez.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 26a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala