
137. zk., 2025eko uztailaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3169
AGINDUA, 2025eko ekainaren 27koa, Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuneko sailburuarena, Ana Iturriaga Madariaga andrea Industria Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasun Saileko behin-behineko langile izendatzen duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1 a) eta 30.3 artikuluetan baita aplikagarria den gainerako araudian ere ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua badagoenez gero, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenena.– Ana Iturriaga Madariaga Andrea komunikazio-arloko aholkulari izendatzea Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasun Sailean (5223 kodea, 22. dotazioa, zuzendari-maila).
Bigarrena.– Egin beharreko zereginak aholkularitza-lanpostu bati dagozkionak eta aurrerantzean atxikipen-eremu izango duen eremuko zeregin espezifikoak izango dira.
Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 eta/edo 5.2 artikuluetan jasotako aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.
Laugarrena.– Izendapen honek 2025eko uztailaren 3tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-zerrenda automatikoki iraungiko da izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean, hargatik ere, baliteke aurretik baliogabetzea.
Bosgarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo honi berari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 27a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.
RSS