
137. zk., 2025eko uztailaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3168
AGINDUA, 2025eko ekainaren 27koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, Ana Iturriaga Madariaga andrea Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko behin-behineko lanpostutik kentzea xedatzen duena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, kargu-uztea formalizatuko dut, honako honen arabera
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Ana Iturriaga Madariaga andrea Saileko ekintzailetzako aholkulari kargutik kentzea (5343 kodea, 1 dotazioa, zuzendari mailako), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu uzteak 2025eko uztailaren 3an izango ditu eragina.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 27a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.
RSS