Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2025eko uztailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3167

IRAGARKIA, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Erandioko Udalari egindako emakida-eskaria, itsasoaren eta lurraren arteko jabari publikoa okupatzeko, itsasadarraren gainean zubia legeztatu eta hura oinezko eta txirrindularientzat handitzeko BI-711 errepideko zatian, Asua itsasadarraren ahoaren gainean, Erandioko udalerrian.

Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.8.a) artikuluaren arabera, emakida-prozeduretan nahitaezkoa izango da hogei egunez informazioa jendaurrean jartzea.

Erandioko Udalak Zuzendaritza honi emakida eskatu dio itsasadarraren gainean itsasoaren eta lurraren arteko jabari publikoa okupatzeko eta hura oinezko eta txirrindularientzat handitzeko BI-711 errepideko zatian, Asua itsasadarraren ahoaren gainean.

Eskaria aztertu eta dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, AAAA_RES_3485/25_15 erreferentzia duen espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzeten alegazioak eta oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko izapidean jarriko den dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan dago:

https://www.euskadi.eus/administrazioaren-iragarkia/ebazpena-iljp-okupatzeko-emakida-zubia-legeztatzeko-asuako-itsasadarrean/web01-tramite/eu/

Alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen bidez aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/

Bilbao, 2025eko uztailaren 1a.

Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala