Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2025eko uztailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3166

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Merlin Logística SL enpresak Ribabellosa udalerrian (Erriberabeitia, Araba) datuak prozesatzeko zentroaren jarduerarako aurkeztutako proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa.

Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen bateratuaren mende jartzen du I.A eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten titulartasun publiko edo pribatuko jarduerak eta instalazioak ustiatzea.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen eta industriako emisioei buruzkoa den Erregelamenduaren 14. artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak adierazten ditu.

Bestalde, aipatutako Erregelamenduaren 15.5 artikuluak adierazten duenez, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa osatu ondoren, gutxienez hogei eguneko jendaurreko informazio-aldia irekitzea erabaki behar da.

Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 23. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta behar duten proiektuek II.D eranskinean jasotako jarduera izan behar dute, lege horretan aurreikusitako moduan.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedurak proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzeko izapide bat aurreikusten du, gutxienez hogeita hamar egun balioduneko epean organo substantiboak egin beharrekoa, aldez aurretik Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean eta haren egoitza elektronikoan iragarkia jarrita.

Bestalde, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 23. artikuluak zehazten duenez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari dagokionean eta jarduera ingurumen-baimen bateratuaren araubidearen edo ingurumen-baimen bakarraren mende dagoenean, bi erregimenei dagozkien administrazio-prozedurak eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bateratu egingo dira.

Datuak prozesatzeko zentroaren jardueraren kasuan, aldi bakar eta komun bat egin behar da ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen arrunta lortzeko proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzeko.

Azaldutako guztiagatik, AAI00453_MS_2024_002 espedientea jendaurrean jarri behar da, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkezteko.

Informazio publikoaren izapidea bete behar duen instalazioaren espedientea jendaurrean egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 7a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.


Azterketa dokumentala