Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2025eko uztailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
3164

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 27koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, literatura-itzulpenetarako dirulaguntzak emateko balorazio batzordeko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko martxoaren 27ko Ebazpenak literatura-itzulpenetarako dirulaguntzak emateko modua arautzen duen deialdia, Zuzendaritza Kontseiluak onartutakoa, argitaratu zuen.

Ebazpen horren 10. eta 11. artikuluek ezarri zuten, alde batetik, Balorazio Batzordearen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela, eta bestetik, Balorazio Batzordearen zeregina izango dela aurkeztutako eskaerak ebaluatzea eta ebazpen-proposamena egitea Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:

Batzordeburua: Imanol Otaegi Mitxelena jauna, Etxepare Euskal Institutuko Kultura Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

Naroa Zubillaga Gomez andrea, edo haren ordezkoa.

Aintzane Atela Gurrutxaga andrea, edo haren ordezkoa.

Aritz Galarraga Lopetegi jauna, edo haren ordezkoa.

Idazkaria: Marcos Sánchez Velado jauna, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko beste teknikari bat.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jendaurrean jar dadin.

Donostia / San Sebastián, 2025eko ekainaren 27a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala