Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2025eko uztailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
3162

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 30ekoa, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearena, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2024ko urriaren 1eko Aginduan araututako laguntzen onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horren bidez, deialdia egin zen ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programa aplikatzen duten zentroen bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako.

Deialdia egiten duen Aginduaren 12.8 artikuluak xedatutakoaren arabera, emandako laguntzen zerrendak publikotasuna izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Eusko Jaurlaritzako Iragarki-oholean argitaratu eta sei hilabeteko epean.

Dagozkion ebazpenak jakinarazi ondoren, eta ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programa aplikatzen duten zentroen bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, zenbatekoak adierazita. Laguntza horiek, ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programa aplikatzen duten zentroen bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2024ko urriaren 1eko Aginduaren babesean eman dira. Zerrenda hori eranskin gisa gehitu da ebazpen honetan.

Bigarrena.– Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 30a.

Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala