Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2025eko uztailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3160

EBAZPENA, 2025eko uztailaren 7koa, Farmaziako zuzendariarena, Mungiako farmazia-eskualdearen mugakide diren farmazia-eskualdeetan farmazia-bulegoa duten farmazialariei Arrieta udalerrian (Bizkaia) botikina sortzeko baimena eskatzeko aukera eskaintzen dena.

Arrieta udalerrian, Udalak eskatuta, botikina jartzeko eskabidea aztertu da. Botikina jartzeko honako hauek hartuko dira kontuan:

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Arrietako Udalak, 2025eko martxoaren 5ean egindako Ohiko Osoko Bilkuran, aho batez onartu zuen udalerri horretan botikina jartzeko eskatzea, udalerri horrek ez baitu farmazia-bulegorik.

Bigarrena.– 2019ko ekainaren 21eko Aginduaren bidez, farmazia-eremuen sailkapena jakinarazten da, eta horietako bakoitzean dauden udalerriak adierazten dira. Hala, Arrieta udalerria C motako farmazia-eremu batean dago, Mungia izenekoan, eta udalerri hauek hartzen ditu: Mungia, Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe eta Meñaka.

Hirugarrena.– 2025eko maiatzaren 21ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA, 94. zk.) argitaratu zen Farmaziako zuzendariaren Ebazpena, Arrieta udalerrian (Bizkaia) botikina sortzeko baimena emateko prozedurari hasiera ematekoa. Ebazpen horretan hilabeteko epea ematen zaie Mungiako farmazia-eremuan kokatutako farmazia-bulegoko titularrei, Arrieta udalerrian botikina sortzeko baimen-eskaera aurkez dezaten, hala nahi izanez gero.

Laugarrena.– Hilabeteko epe hori igaro da, eta Mungiako farmazia-eskualdeko farmazia-titularrek ez dute horri buruzko eskaerarik aurkeztu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Botikinen prozedura ezartzen duen otsailaren 21eko 26/2023 Dekretuan ezarritakoaren arabera, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 319/2024 Dekretuaren 16. artikuluarekin lotuta, Farmazia Zuzendaritzari dagokio eskaera hori ebaztea.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 25.1 artikuluak aurreikusten duenez, farmazia-arreta egokia jasotzen ez duten 800 biztanletik beherako udalerrietan botikinaren bidez bete daiteke hutsune hori.

Ildo horretan, otsailaren 21eko 26/2023 Dekretuak botikinen baimentze-prozedura, baldintzak eta funtzionamendu-araubidea arautzen ditu.

Hirugarrena.– Dekretu horren 13.5 artikuluak honako hau ezartzen du: farmazia-eremu mugakideetan kokatutako farmazia-bulegoen titularrei soilik eskaini ahal izango zaie botikina sortzeko baimen hori, baldin eta botikina instalatu behar den farmazia-eskualdeko farmazia-bulegoetako titularretako batek ere ez badu botikin hori sortzeko baimena eskatzen.

Horixe gertatu da zuzendaritza honek 2025eko maiatzaren 21eko EHAAn argitaratutako ebazpenaren bidez emandako hilabeteko epea igaro ondoren.

Laugarrena.– Osasuneko sailburuaren 2019ko ekainaren 21eko Aginduaren bidez farmazia-eremuak zehaztu eta sailkatu dira, horietako bakoitzean dauden udalerriak adieraziz. Bada, agindu horretan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hauek dira Mungiako farmazia-eremuaren alboko farmazia-eremuak:

2.C.UR.04 – Txorierriko farmazia-eskualdea.

2.A.UR.08 – Erandioko farmazia-eskualdea.

2.B2.BG.02 – Galdakaoko farmazia-eskualdea.

2.B2.BG.03 – Bermeoko farmazia-eskualdea.

2.C.UR.02 – Sopelako farmazia-eskualdea.

2.C.UR.08 – Gorlizko farmazia-eskualdea.

2.C.BG.12 – Gernikaldeako farmazia-eskualdea.

Horregatik guztiagatik, aipatutako arauak eta oro har aplikagarriak diren gainerakoak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Mungiako farmazia-eremuaren alboko farmazia-eremuetako farmazia-bulegoetako farmazialari titularrei (zuzenbideko oinarrietako laugarren puntuan zehaztutakoei) botikina sortzeko baimen-eskaera aurkezteko aukera ematea. Deialdi horrek honako ezaugarri hauek izango ditu:

Udalerria: Arrieta (Bizkaia).

Farmazia-eskualdea: C motakoa, Mungia izena duena eta udalerri hauek hartzen dituena: Mungia, Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe eta Meñaka.

Kokapena: Libao auzoa 16, Arrieta.

Beharrezko agiriak: Otsailaren 21eko 26/2023 Dekretuaren 12.3 artikuluan aurreikusitakoak.

Bigarrena.– Botikina sortzeko baimen-eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 7a.

Farmaziako zuzendaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala