
136. zk., 2025eko uztailaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (148 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3157
64/2025 EBAZPENA, uztailaren 8koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Merkasaretza Merkataritza Laguntzako Puntuen Euskal Sarearen marka espezifikoa onartzen duen Erabakia argitaratzeko dena.
Gobernu Kontseiluak, 2025eko uztailaren 1ean egindako bilkuran, Merkasaretza Merkataritza Laguntzako Puntuen Euskal Sarearen marka espezifikoa onartzen duen Erabakia onartu du, eta behar bezalako publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Merkasaretza Merkataritza Laguntzako Puntuen Euskal Sarearen marka espezifikoa onartzen duen erabakiaren testua, zeina eranskinean jaso baita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 8a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN UZTAILAREN 8KO 64/2025 EBAZPENARENA
MERKASARETZA MERKATARITZA LAGUNTZAKO PUNTUEN EUSKAL SAREAREN MARKA ESPEZIFIKOA ONARTZEN DUEN ERABAKIA
Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuaren 3. artikuluak xedatzen duenez, eskuliburu horretan jasotako elementuak baino ez dira erabiliko komunikazio publikoko adierazpen guztietan identifikaziorako, eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren Erabakiaren bidez, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko baita, eta Lehendakaritzako idazkariak aldeko txostena eman ondoren (gaur egun, Koordinaziorako eta Proiektu Estrategikoetarako idazkari nagusia da, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuaren arabera), beste nortasun-marka eta -ikur espezifiko batzuk erabili ahal izango dira zerbitzu edo jarduera publiko jakin batzuetarako.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Merkasaretza Merkataritza Laguntzako Puntuen Euskal Sarearen marka espezifikoa onartzeko eskabidea aurkeztu zion Lehendakaritzari (marka hori Sarearen erakunde-nortasunaren eskuliburuan dago jasota), eta, ondoren, Nortasun Korporatiboaren zuzendariak aldeko txostena eman zuen.
Espedientean dagoen memoria ikusita, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak proposatuta, Gobernu kontseiluak honako erabaki hau hartu du:
ERABAKIA
Lehenengoa.– Merkasaretza Merkataritza Laguntzako Puntuen Euskal Sarearen marka espezifikoa onartzea. Marka hori Sare horren erakunde-nortasunaren eskuliburuan dago jasota, horretarako irekitako izapidetze-espedientean.
Bigarrena.– Marka espezifiko hori erabiltzeko moduak aipatutako erakunde-nortasunaren eskuliburuan zehaztutakoak dira.
Hirugarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako Zuzendaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko aginduko du.
RSS