
136. zk., 2025eko uztailaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSASUN SAILA
3155
AGINDUA, 2025eko ekainaren 25ekoa, Osasuneko sailburuarena, Kabinete eta Komunikazioko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legeko 102.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2025eko apirilaren 8ko Aginduak, sail honetako lanpostu huts bat borondatezko izendapen bidez betetzeko dei publikoa egiten duenak, bere 4. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Osasun Saileko Kabinete eta Komunikazioko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 149).
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 25a.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS