
136. zk., 2025eko uztailaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSASUN SAILA
3154
AGINDUA, 2025eko ekainaren 24koa, Osasuneko sailburuarena, Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2024ko irailaren 25eko Aginduak, sail honetako lanpostu huts bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egiten duenak, bere 4. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Bete gabe uztea Osasun Saileko Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 132).
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 24a.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS