Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2025eko uztailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3152

EBAZPENA, 2025eko uztailaren 9koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, argitara ematen duena Juan Francisco Soroeta Liceras lehiakideak gainditu egin duela 2025eko apirilaren 14ko Ebazpenak dei egindako hautapen prozesua, «Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak» jakintza arloan irakasle osoko plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Juan Francisco Soroeta Liceras jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***3019**, Kodea: PLC8L1 – D00330-2. Jakintza arloa: Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak. Saila: Zuzenbide Publikoa eta Zientzia Historiko-Juridikoak eta Pentsamendu Politikoaren Historia. Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I» «Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II»

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2025eko uztailaren 9a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,

EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.


Azterketa dokumentala