
136. zk., 2025eko uztailaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3149
AGINDUA, 2025eko ekainaren 27koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Gobernu Irekiaren eta Gobernu Onaren Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, bai eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia (2025eko ekainaren 3ko EHAA) iragarri zuen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko maiatzaren 23ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoarekin ere, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko Gobernu Irekiaren eta Gobernu Onaren Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari izendatzea Susana García Izquierdo andrea (kodea:520010/152, 18 maila, VI-A berariazko osagarria).
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko ekainaren 27tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 27a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS