Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2025eko uztailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
3147

EBAZPENA, 2025eko uztailaren 3koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzak emateko 2025eko deialdia.

Ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuak garapenerako lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak arautzen ditu, eta bi jardun-tipologia bereizten ditu. Alde batetik, ekintza humanitarioko proiektuak, krisi humanitarioek ukitutako pertsonak babesteko direnak, eta bestetik, ekintza humanitarioko estrategiak, epe ertaineko eta aurrekontu handiagoko esku-hartzeak direnak, zeinek, aipatutako babes-ekintzez gain, erakunde humanitarioak sendotzeko eta euskal herritarrak sentsibilizatzeko bestelako ekintzak ere jasotzen baitituzte.

2025eko otsailaren 18ko Ebazpenaren bidez, 2025eko ekitaldirako ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak deitzen dira (EHAA, 52. zk., martxoaren 17koa).

Ikusirik deialdiaren 7. oinarriaren bidez hartarako izendatutako balorazio-batzordeak laguntzak emateko egindako proposamena, eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Koordinazio Zerbitzu Teknikoak laguntza-eskabideen balorazioa eta azterketa teknikoa eginik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean jasotako erakundeei ematea Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2025eko otsailaren 18ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak, eranskinean bertan aipatutako zenbatekoan eta eran.

Bigarrena.– II. eranskinean ageri den entitateari laguntza-eskaera ukatzea, funtsak agortu direlako.

Hirugarrena.– III. eranskinean ageri diren entitateen laguntza-eskabideak baztertzea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako Lehendakaritzari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabetean ebazpena eman ez bada, errekurtsoa ezetsitzat jo ahal izango da, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzibidea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 3a.

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER CORTÉS FERNÁNDEZ.

I. ERANSKINA
DIRUZ LAGUNDUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKABIDEAK FUNTSAK AGORTUTA EGOTEAGATIK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKAERAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala