Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2025eko uztailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3140

1155/2025 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Leire Otaolea Santacoloma andrea Kudeaketa Klinikoko Unitateko buruaren kargutik kentzen baita Arabako Diagnostiko Biologikoko Laborategietan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 1291/2022 Ebazpenaren bidez (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratua eta 2022ko uztailaren 26ko EHAAn iragarria), Leire Otaolea Santacoloma andrea izendatu zen Arabako Diagnostiko Biologikoko Laborategietako Kudeaketa Klinikoko Unitateko buruaren lanpostua betetzeko.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Leire Otaolea Santacoloma andrea Arabako Diagnostiko Biologikoko Laborategietako Kudeaketa Klinikoko Unitateko buruaren kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko uztailaren 1eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari, Arabako ESIari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 27a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala