
133. zk., 2025eko uztailaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
LORRA, S.COOP., ABELUR KOOP. E. ETA ABERE ZERBITZU TEKNIKOAK, KOOPERATIBA SOZIETATEA
3122
IRAGARKIA, Lorra S. Coop., Abelur Koop. E. eta Abere Zerbitzu Teknikoak Kooperatiba Sozietatearen arteko bat-egiteari buruzkoa.
Euskadiko Kooperatibei buruzko 11/2019 Legearen 83. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, hau jakinarazten da:
Ekainaren 25ean Abelur Koop. E.an, eta ekainaren 30ean Lorra, S. Coop. en eta Abere Zerbitzu Teknikoak Kooperatiba Sozietatean egindako Batzar Nagusietan, aipatutako artikuluan eskatzen diren gehiengoekin, hiru kooperatiba-sozietateek bat egiteko erabakiak hartu ziren, bat egiteko proiektuan ezarritako baldintzetan. Proiektu hori gordailutu egin zen, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroak aldeko kalifikazioa eman zion, lege eta estatutu-baldintzak betetzen zituelako.
Halaber, jakinarazten da bat egiten duten entitateetako bazkideek kooperatibatik ateratzeko eskubidea dutela eta hartzekodunek bat-egitearen aurka egiteko eskubidea dutela, Euskadiko Kooperatibei buruzko 11/2019 Legean kasu bakoitzerako ezarritako moduan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 30a.
Lorra, Sociedad Cooperativa-ko Errektore Kontseiluko presidentea,
JUAN LUIS IRAZOLA FUNDAZURI.
Abelur Kooperatiba Elkarteko Errektore Kontseiluko presidentea,
IMANOL ARRIETA ARANGUREN.
Abere Zerbitzu Teknikoak Kooperatiba Sozietateko Errektore Kontseiluko presidentea,
JUAN FELIX ZURIMENDI LLANO.
RSS