Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2025eko uztailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3112

EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 30ekoa, Finantza Politika eta Gizarte Aurreikuspeneko zuzendariarena, Entidad de Previsión Social Voluntaria Indiferenciada sin Actividad Aseguradora de Gallarta erakundearen zuzendaritza-batzordea ordeztea erabakitzeko dena.

Apirilaren 11n, Finantza Politika eta Gizarte Aurreikuspeneko zuzendariak ebazpen bat eman zuen, zeinaren bidez Gallarta, Entidad Indiferenciada sin actividad aseguradora, EPSV erakundean esku hartzeko erabakia hartu baitzen.

Ebazpen hori dela-eta, honen bidez eta BGAEei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legearen 65. artikuluan ezarritakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Gallarta, EPSV erakundearen irregulartasun administratibo eta ekonomikoak direla-eta haren zuzendaritza-batzordea ordezteko erabakia hartzea, bazkideen edo hirugarrengoen interesak babesteko.

2.– Gallarta, EPSV erakundearen esku-hartzea erabakitzeko Ebazpenaren bidez (Finantza Politika eta Gizarte Aurreikuspeneko zuzendariarena, 2025eko apirilaren 11koa) izendatu ziren erakundeko likidatzaileak izendatzea Gallarta, EPSV erakundearen Zuzendaritza Batzordearen behin-behineko kide eta, ondorioz, behin-behineko administradore. Zehazki, hauek:

• José Antonio Iturrioz Uzkudun jauna.

• Luis Carlos Izquierdo Goikoetxea jauna.

• Izaskun Txarroalde Etxeandia andrea.

3.– Gallarta, EPSV erakundearen aginte-organoek edo haien ahaldunek emandako ahalmenak edo eskuordetzeak baliogabetzea, ebazpen honen datarekin.

4.– Behin-behineko Zuzendaritza Batzordearen jarduketa otsailaren 23ko BGAEei buruzko 5/2012 Legean eta urriaren 27ko 203/2015 Dekretuan ezarritakoaren araberakoa izango da.

5.– Behin-behineko Zuzendaritza Batzordeak bazkideen interesak babesteko egokitzat jotzen dituen jarduketa guztiak gauzatu ahal izango ditu. Zehazki, Ezohiko Batzar Orokorra deitu beharko du BGAEren jarduerarekin jarraituko duen beste Zuzendaritza Batzorde baten izendapena erabakitzeko edo, bestela, erakundea desegin eta likidatzeko.

6.– Behin-behineko Zuzendaritza Batzordearen jarduketa guztiak aurreko paragrafoan aipatutako Ezohiko Batzar Orokorrak berretsi beharko ditu.

7.– Behin-behineko Zuzendaritza Batzordearen jarduketa guztiak denen adostasunez gauza­tuko dira.

8.– Ebazpen hau agiri nahikoa izango da erakundearen administratzailearen izaera egiaztatzeko.

9.– Ebazpena Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan inskribatzea.

10.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

11.– Ebazpen hau berehala betearaztekoa da.

12.– Ebazpen honen berri ematea erakundeari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40 artikulua betez, behar bezala jakin eta dagozkion ondorioak izan ditzan. Halaber, jakinaraztea ebazpen honek ez diola amaierarik ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Finantza Politikako eta Aurrekontuetako sailburuordearen aurrean, hau jasotzen den egunaren hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso jartzeko aukera eragotzi gabe.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 30a.

Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspeneko zuzendaria,

ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.


Azterketa dokumentala