Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2025eko uztailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
3096

AGINDUA, 2025eko ekainaren 25ekoa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez saileko goi-kargudunaren idazkari-lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten baita.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 c) artikuluan eta sail horretan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak 2025eko maiatzen 27an emandako Aginduan (ekainaren 3ko EHAA, 103. zk.) ezarritakoaren arabera, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Blanca Osaba Pinedo andrea goi-kargudunaren idazkari izendatzea Justizia Sailburuordetzan (520010-34 kodea).

Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko ekainaren 26tik aurrera izango ditu ondorio guztiak.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 25a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala