
129. zk., 2025eko uztailaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3068
IRAGARKIA, 2025eko ekainaren 30ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Arabako Lurralde Historikoko Iruraiz-Gauna udalerrian «Bat San Millán» izeneko bateria bidezko biltegiratze elektrikoko sistemaren proiektua.
Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan (2020-04-24ko EHAA) eta Sektore Elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legeak (2013-12-27ko BOE) 54. artikuluan aurreikusitako ondoreetarako, instalazio elektriko hau jendaurrean jartzen da (horretarako aurretiazko administrazio-baimena eta eraikuntzako administrazio-baimena eskatu dira).
Espedientea: 01-GE-Y-2025-00001.
Eskatzailea: Eólicas de Euskadi SA (IFK: A48803290).
Kokalekua: Iruraiz-Gauna udalerria, Arabako Lurralde Historikoa.
Aurrekontua: 5.926.298,62 euro.
Helburua: bateria bidez energia biltegiratzeko sistema bat instalatzea, sistema elektrikoari malgutasun eta fidagarritasun gehiago eman diezaion.
Instalazioaren ezaugarriak: David Pifarre Martínez ingeniari industrialak sinatutako proiektuan jasotakoak.
Eskaeraren helburua: aurretiazko administrazio-baimena eta eraikuntzako administrazio-baimena.
Hori guztia argitaratzen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek dokumentazioa azter dezaten Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Interneteko url honetan:
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako Lurralde Ordezkaritzari alegaziorik aurkeztu nahi izanez gero, honako aukera hauek daude: idatziz aurkeztu ahal izango da bertan, euskarri fisikoan; erregistro orokorrean; EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorrean (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduren batean. Alegazioak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 30a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkaria,
JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.
RSS