
129. zk., 2025eko uztailaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (964 KB - 40 orri.)
- EPUB (3564 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3067
EBAZPENA, 2025eko ekainaren 25ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, suspertze, eraldatze eta erresilientzia planaren turismo-establezimenduetarako ekipamendua berritzeko inbertsioetarako eta sektore horri lotutako beste jarduera ekonomiko batzuetarako laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituena –Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU.
Energiaren Euskal Erakundea Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa dugu, eta bere gain hartzen ditu aurrezpena eta energia-efizientzia, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzera bideratutako jardunak, betiere Euskadiko Autonomia Erkidegoaren esparruan.
Ildo horretan, EEE hainbat ekintza garatzen ari da 2030erako 3E-2030 Euskadiko Energia Estrategian jasotako helburuak betetzeko. Jarduketa horien artean aipatzekoak dira zenbait laguntza-programa, izan ere, programa horien bidez energia-efizientzia eta energia-berriztagarrien aprobetxamendua sustatu nahi baita jarduera-sektore guztietan.
2022ko apirilaren 7ko 83. zenbakiko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Enpresa Turistikoen Efizientzia Energetikoko eta Ekonomia Zirkularreko Proiektutarako Finantzaketa Linearen 2022. urteko aurrekontuari dagokion kredituaren lurralde-banaketari buruzko 2022ko martxoaren 29ko Turismo Sektoreko Konferentziaren Erabakia (aurrerantzean «2022ko martxoaren 29ko TSK Erabakia») argitaratzen duen Turismoko Estatu Idazkaritzaren 2022ko martxoaren 31ko ebazpen bidez ezarri zen ostatu turistikoen titularrei laguntzak emateko autonomia-erkidego edo hiri autonomo bakoitzaren oinarri arautzaileak bideratu behar zituen esparru erkidea, eta betiere turismo-enpresetako efizientzia energetikoko eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako finantzaketa-programa egikaritzeko helburuarekin.
Turismo Sektoreko Konferentziaren 2022ko martxoaren 29ko Erabakian xedatutakoari jarraikiz, 3.942.120 euroko dirulaguntza eman zaio Euskal Autonomia Erkidegoari.
Ondoren, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 14. osagaia, 4. inbertsioa, 2. azpineurriaren esparruan 119,6 milioi euroko zenbateko totalaz Turismo Enpresen Energia Efizientziako eta Ekonomia Zirkularreko Proiektutarako Finantzaketa Linearako Turismo Sektoreko Konferentziaren 2022ko martxoaren 29ko Erabakian aurreikusitako 2023ko aurrekontuaren kargurako kredituaren lurralde-banaketa zabaltzen duen Turismo Sektoreko Konferentziaren 2023ko abenduaren 29ko Erabakia argitaratzen duen (aurrerantzean «2023ko abenduaren 29ko TSK Erabakia») 2022ko martxoaren 29ko TSK Erabakian jasotako banaketa-irizpideei buruzko Turismoko Estatu Idazkaritzaren 2024ko urtarrilaren 23ko Estatuko Aldizkari Ofizialean (20. zk.) argitaratu zen 2024ko urtarrilaren 5eko Ebazpenaren bidez zehaztu ziren autonomia-erkidego eta hiri autonomo bakoitzari zegozkion zenbatekoak, inbertsio honetarako 2023ko aurrekontuaren kargura transferitu beharrekoak, eta proiektu finantzagarrien tipologia zabaldu zen, lurralde bakoitzean funtsen banaketa turismo-azpisektore guztien premia espezifikoei jarraikiz egin ahal izatea errazteko.
EAEri 2023. urterako esleitutako aurrekontua 2.773.400 euro izan zen, eta bi erabakien aurrekontuen batura 6.715.520 euro izan zen guztira.
2023ko abenduaren 29ko TSK Erabakiaren 1. oinarrian xedatuta dagoenez, 2022ko transferentziaren konprometitu gabeko baliabideak edo, deialdia egiten duen autonomia-erkidegoaren edo hiri autonomoaren ustez, jasotako eskaeren kopurua kontuan izanda konprometituko ez direnak, 2023ko abenduaren 29ko TSK Erabakian barne hartutako jarduerak finantzatzera bideratu ahalko dira era berean. Zentzu honetan, badago konprometitu gabeko aurrekontu-gerakin erabilgarria 2023ko abenduaren 29ko TSK Erabakian barne hartutako jarduerak finantzatzeko.
Programa hori egikaritzeak lagunduko du Europar Batasuneko araudian ezarritako ingurumen- eta energia-helburuak lortzen, azken energia-kontsumoa eta karbono dioxidoko emisioen murrizketa bultzatuko duten jarduketak eginez, 2018/2002 Zuzentarauak berrikusitako 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauaren 7. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, energia-aurrezpenaren bidez, energia-efizientziaren hobekuntzaren bidez eta energia berriztagarrien aprobetxamenduaren bidez.
Azaldutako guztia dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– EEE Energiaren Euskal Erakundearen zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen martxoaren 5eko 64/1985 Dekretua bigarrenez aldatzen duen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, onartzea Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia planaren turismo-establezimenduetarako ekipamendua berritzeko inbertsioetarako eta sektore horri lotutako beste jarduera ekonomiko batzuetarako laguntza-programaren oinarri arautzaileak eta dagokion deialdia. Programaren edukia ebazpen honi eransten zaio, I. eranskin gisa.
Bigarrena.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 8.3 artikuluari jarraikiz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oso-osorik argitaratzea ebazpen hau, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia planaren turismo-establezimenduetarako ekipamendua berritzeko inbertsioetarako eta sektore horri lotutako beste jarduera ekonomiko batzuetarako laguntza-programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituena.
Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko administrazioarekiko auzien auzitegietan, bi hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bilbao, 2025eko ekainaren 25a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.
RSS