
129. zk., 2025eko uztailaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3058
AGINDUA, 2025eko ekainaren 24koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko maiatzaren 21eko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2025eko maiatzaren 27ko EHAA), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 57) izendapen askeko sistemaren bidez izendatzeko deialdia.
Bigarrena.– Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 24a.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.
RSS