
129. zk., 2025eko uztailaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3057
1474/2025 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Luisa Arteagoitia González andrea aldi baterako eta lau urte luzagarriz izendatzen baita Kudeaketa Sanitarioko Unitateko (KSU) Zerbitzu Sanitarioko buru, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentearen urtarrilaren 14ko 36/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Bilbo-Basurtuko ESIko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko (KSU) Zerbitzu Sanitarioko buruaren lanpostu bat betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2025eko otsailaren 3ko EHAA, 22. zk., eta 2025eko otsailaren 10eko BOE, 35. zk.).
Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María Luisa Arteagoitia González andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Kudeaketa Sanitarioko Unitateko (KSU) Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– María Luisa Arteagoitia González andrea Kudeaketa Sanitarioko Unitateko (KSU) Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2025eko ekainaren 24a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2025eko ekainaren 24a.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.
RSS