Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2025eko uztailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3055

IRAGARKIA, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritzarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Sociedad Balneario La Perla del Océano SL enpresak egindako emakida-eskaria, Donostiako (Gipuzkoa) Kontxa hondartzako La Perla eraikinerako.

Erref.: CNC02/25/20/0004 (2025-007250).

Kostaldeen uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 74. artikuluan eta Kostaldeen Erregelamendu Orokorra onartzen duen urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren 152.8.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, jendaurrean jarri da erreferentziazko emakida-eskaria, hogei (20) egun balioduneko epean. Aldi horretan espedientea osatzen duen dokumentazioa kontsultatu daiteke eta, hala badagokio, egokitzat jotzen diren alegazioak eta oharrak aurkeztu.

Dokumentazioa web-helbide honetan kontsultatu ahalko da:

https://www.euskadi.eus/administrazioaren-iragarkia/jendaurrean-jartzea-laperla-emakida-eskaera/web01-tramite/eu/

Era berean, jendearen esku egongo da Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritzaren Gipuzkoako bulegoetan: Kaiko pasealekua 23, 1. solairua. PK: 20003 - Donostia.

Alegazioak eta oharrak, aurkeztekotan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen bidez aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 20a.

Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala