Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2025eko uztailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
3053

IRAGARKIA, 2025eko ekainaren 27koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, Izatezko Bikoteen Erregistroko espedienteei buruzko bertaratze-izapidea betetzeko errekerimenduak jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da, hainbat arrazoi direla medio, behean aipatzen diren bertaratze-izapideak (zehazten den egunetan eta eskabidearen inguruan) betetzeko errekerimendua berariaz jakinaraztea jarraian adierazten diren pertsonei.

Hori dela eta, argitara ematen da iragarki hau, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.

Hortaz, eta iragarki honen bidez interesdunei jakinarazten zaie Izatezko Bikoteen Erregistroaren Gipuzkoako Lurralde Historikoaren unitate administratiboaren aurrean (helbidea: Intxaurrondo 70, 20015 Donostia; telefono-zenbakia: 943 02 26 49; helbide elektronikoa: parejas-gipuzkoa@euskadi.eus) bertaratu beharko dutela. Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horrekin batera interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan bertaratzen ez badira, eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 27a.

Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,

GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala