
128. zk., 2025eko uztailaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3052
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 96/2025 prozedura laburrean interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
Hautagai batek 96/2025 prozedura laburra hasarazi du Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Zuzendaritza Nagusiaren 2025eko martxoaren 7ko Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi egin baitzen 2024ko abenduaren 9ko Ebazpenaren aurkako berraztertze-errekurtsoa. Ebazpen horrek 2024ko apirilaren 19ko Ebazpena aldatu zuen, epaia betearazteko. Ebazpen horren bidez onartu egin zen 2023ko ekainaren 29ko Ebazpenak deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoko Oinarrizko Eskalako agente lehena kategoriara igotzeko hautaketa-prozeduran onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2025eko ekainaren 19a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MIREN DOBARAN URRUTIA.
RSS