
128. zk., 2025eko uztailaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3050
IRAGARKIA, 2025eko ekainaren 24koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: 132 kV-eko zirkuitu bikoitzeko «Abadiño-Basauri 1 eta 2» linea elektrikoaren Lemoako adarra berriztatzea (10066 zenbakidun euskarriaren eta Lemoa TAren artean). Proiektua Lemoako udal-mugartean (Bizkaia) lekututa dago.
Jendaurrean jartzen da erreferentziako instalazio elektrikoari buruzko informazioa, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2020-03-31ko EHAA) –zeinaren bidez arautzen baitira instalazio hauen administrazio-baimenerako prozedurak: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak–, eta hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikulua (2013-12-26ko BOE); Goi-tentsioko line elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Arautegia eta haren jarraibide tekniko osagarriak (01etik 09ra bitarteko JTO-LAT) onartzen dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua (2008-03-19ko BOE); eta Goi-tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko arautegia eta haren jarraibide osagarriak (01etik 23ra bitarteko JTO-RAT) onartzen dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua (2014-06-09ko BOE). Izan ere, instalazio horretarako eskatu dituzte aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena.
Erreferentzia: JCI/YMM.
Espedientea: 48-AT-Y-2024-00128.
– Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.
– Kokapena: Lemoako udal-mugartea.
– Aurrekontua guztira: 133.449,20 euro.
– Helburua: «Abadiño-Basauri 1 eta 2» linearen Lemoa TAko adarra berriztatzea, bere eroaleak eta osagaiak zahartu egin direlako.
– Instalazioaren ezaugarriak: Daniel Pujol Martínez ingeniari elektronikoak 2024ko irailean sinatutako proiektuan adierazitakoak, espedientean daudenak.
Proiektua gauzatzeko aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena eskatzen dira.
Hori guztia argitara ematen da jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduketak ukitutako gainerako titularrek; berariaz aztertu ahal izan dezaten proiektua, sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao) edo honako URL honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/
Ordezkaritza honetan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan (bi kopia) edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 20 egun balioduneko epean.
Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.
Bilbao, 2025eko ekainaren 24a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.
RSS