
128. zk., 2025eko uztailaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3048
AGINDUA, 2025eko ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Getxoko (Bizkaia) «EKFB Kirol Irakaskuntzen Euskal Zentroa» kirol-irakaskuntzen ikastetxe baimenduaren baimena aldatzen duen 2025eko maiatzaren 16ko Agindua aldatzeko dena, Bilbon (Bizkaia) egoitza bat ireki eta martxan jartzeagatik.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.
Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2025eko maiatzaren 16ko Aginduaren testuan (2025eko maiatzaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian –101. zk.– argitaratua). Agindu horren bidez, Getxoko (Bizkaia) «EKFB Kirol Irakaskuntzen Euskal Zentroa» kirol-irakaskuntzen ikastetxe baimenduaren baimena aldatzen da, Bilbon (Bizkaia) egoitza bat ireki eta martxan jartzeagatik. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Lehenengo ebazpen-zatian, gaztelaniazko bertsioaren 2025/2353 (1/3) eta 2025/2353 (2/3) orrialdeetan, eta euskarazko bertsioaren 2025/2353 (2/1) eta 2025/2353 (2/2) orrialdeetan,
Honela dio:
«Kode-zenbakia: 48018907 eta 015908 (EAE) eta 48019742 (unibertsala).»
Baina hau esan behar du:
«Kode-zenbakia: 015908 (EAE) eta 48019742 (unibertsala).»
Gaztelerazko bertsioan, 2025/2353 (3/3) orrialdean,
Honela dio:
«DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA»
Baina hau esan behar du:
«DISPOSICIÓN FINAL ÚNICA».
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 30a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS