Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2025eko uztailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3046

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 18koa, Deskarbonizazio zuzendariarena. Honen bidez, Legutio eta Aramaio (Araba) eta Otxandioko udal-mugarteetan (Bizkaia) «Gamarra-Villarreal 1» 30 kV-ko linea berritzeko eta «Gamarra-Villarreal 2» linea berria 1215 euskarriaren (Araba) eta 4659 TAE Otxandio (Bizkaia) transformazio-azpiestazio murriztailearen artean egiteko proiektuari dagokion instalaziorako aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman eta onura publikoko dela deklaratzen da.

Espediente zk. 01ATY 202200057eta 48ATY 2023000120.

AURREKARIAK

1.– 2022ko uztailaren 18an, I-de Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.-k aurretiko eta eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikoaren deklarazioa eskatu zituen, Legutio eta Aramaio (Araba) eta Otxandioko udal-mugarteetan (Bizkaia)«Gamarra-Villarreal 1» 30 kV-ko linea berritzeko eta «Gamarra-Villarreal 2» linea berria 1215 euskarriaren (Araba) eta 4659 TAE Otxandio (Bizkaia) transformazio-azpiestazio murriztailearen artean egiteko proiekturako.

2.– Ondoren, 2023ko otsailaren 3an, I-de Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U enpresak ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egiteko eskabidea aurkeztu zuen, horrekin batera dagokion ingurumen-dokumentazioa erantsita, eta zehazki, onura publikoaren izendapena eskatu zituen, desjabetu behar diren ondasunen edo eskubideen bana-banako zerrenda zehatza aurkeztuta.

3.– 2023ko otsailaren 6an, ingurumen-ebaluazio sinplifikatuaren espedientea izapidetu zen Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzan.

4.– 2023ko maiatzaren 5ean, Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzako zuzendariak ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko ebazpena argitaratu zuen, Legutio eta Aramaio (Araba) eta Otxandioko udal-mugarteetan (Bizkaia) «Gamarra-Villarreal 1» 30 kV-ko linea berritzeko eta «Gamarra-Villarreal 2» linea berria 1215 euskarriaren (Araba) eta 4659 TAE Otxandio (Bizkaia) transformazio-azpiestazio murriztailearen artean egiteko proiekturako. Ebazpen honen eranskinean bilduta daude hartu beharreko neurri babesle eta zuzentzaileak, proiektuak ingurumenean ondorio kaltegarri nabarmenak izan ez ditzan eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egin beharrik izan ez dadin.

5.– Jendaurrean erakusgai jarri dira delako proiektua eta aipatu eskatzailearen arabera desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda. Hala egin da, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: martxoaren 31ko 48/2020 Dekretua, honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenak lortzeko prozedurak arautzen dituena: energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere; Sektore Elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua; 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2 eta 52. artikuluak eta 1957ko apirilaren 26ko haren Erregelamenduaren 56. artikulua.

6.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, 2023ko azaroaren 13an proiektuari dagokion dokumentazioa bidali zitzaien Legutio eta Aramaioko (Araba) udalei, eta 2024ko martxoaren 11n Otxandioko udalari, iragarkiak argitaratu ziren, 2023ko abenduaren 18an Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 2024ko urtarrilaren 18an Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2023ko azaroaren 15ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko «El Correo» egunkarian 2023ko abenduaren 21eko alean, eta «Diario de Noticias de Álava» eta Arabako «El Correo» egunkarietan 2023ko abenduaren 21eko aleetan.

7.– Jendaurreko informazioaren izapidearekin batera, kontsultak egin zitzaizkien honako administrazio publiko eta pertsona interesdun hauei:

– Legutioko Udala.

– Aramaioko Udala.

– Otxandioko Udala.

– Ura-Uraren Euskal Agentzia.

– Arabako Foru Aldundiko Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen Saileko Mendi Zerbitzua.

– Bizkaiko Foru Aldundiko Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen Saileko Mendi Zerbitzua.

Ura-Uraren Euskal Agentziaren txostena jaso zen, eta sustatzaileari helarazi zitzaion.

8.– Espedientea izapidetu bitartean, eskatzaileak ondorengoen aldeko txostenak edo baimenak aurkeztu zituen, administrazioek, erakundeek edo zerbitzu publikoko edo interes orokorreko zerbitzuetako enpresek instalazio elektrikoaren eraginpeko ondasunak edo eskubideak dituzten heinean:

– Otxandioko Udala.

– Aramaioko Udala.

– Legutioko Udala.

– Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasun eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila.

– Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegiturak eta Garapena Sustatzeko Saila.

– Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saila.

– Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Garapenerako Zerbitzua.

– Arabako Foru Aldundiko Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen Saileko Natura Ondarearen Zerbitzua.

ZUZENBIDE OINARRIAK

1.– Deskarbonizazio Zuzendaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

2.– Espediente hau izapidetzean, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean agindutako arauzko izapideak bete dira; 1954ko abenduaren 16ko Legea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzkoa; 1957ko apirilaren 26ko Dekretua, Nahitaezko Desjabetze Legearen Erregelamendua onartzen duena; 48/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, Eusko Jaurlaritzarena, energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituena; Ebazpena, 2011ko martxoaren 8koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, goi-tentsioko lineak zuhaitz-eremuetatik igarotzeko berariazko aginduak ezartzen dituena.

3.– Aplikagarria da Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legea. Era berean, abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretua aplikatu behar da, goi-tentsioko linea elektrikoetan hegazti-fauna talketatik eta elektrokuziotik babesteko neurriak ezartzen dituena.

4.– 2023ko ekainaren 1ean, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren ebazpena argitaratu zen, «Gamarra-Villarreal 1» 30 kV-ko linea berritzeko eta «Gamarra-Villarreal 2» linea berria 1215 euskarriaren (Araba) eta 4659 TAE Otxandio (Bizkaia) transformazio-azpiestazio murriztailearen artean egiteko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko dena. Bertan, proiektuak ingurumenean izan ditzakeen ondorioak aztertzen dira, eta proiektua gauzatzeko baldintza lotesleak ezartzen dira, bai eta babesteko, zuzentzeko eta konpentsatzeko neurriak eta dokumentu-eskakizunak ere. Proiektu honen ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta ekiditeko, nahitaezkoa da neurri horiek betetzea. Hartara, neurri lotesleak izanik, ebazpen honen baldintzei gehitu zaizkio.

BABES-NEURRIAK ETA ZUZENKETA-NEURRIAK:

1.– Natura-ondarea babesteko neurriak.

• Lurzoruaren okupazioa minimizatzea eta eremu sentikorrak saihestea (habitat interesgarriak, landaredi autoktonoa).

• Mozketa selektiboa lehenestea, mozketa osoa behar-beharrezkoa denean bakarrik.

• Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiekin koordinatzea, bisoi europarra eta ur-igela babesteko.

• Baso autoktonoen galera 1:2 proportzioan konpentsatzea.

• Inbaditzaileak diren landare-espezieak kontrolatzea eta ezabatzea.

2.– Uren eta lurzoruaren babesa.

• Ur publikoen eremuetan jarduteko baimenak behar dira.

• Sedimentuak geldiarazteko hesiak eta hormigoia garbitzeko gune bereziak ezartzea.

• Makineria konpontzea eta olio-aldaketak baimendutako guneetan bakarrik egitea.

• Uholde-arriskua duten eremuetan neurri bereziak hartzea.

3.– Zarata eta bibrazioen murrizketa.

• Ordutegiak mugatzea eta zarata gutxiko makineria erabiltzea.

• Eusko Jaurlaritzaren zarata-arauak betetzea.

4.– Hondakinen kudeaketa.

• Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak bereizita kudeatzea.

• Hondakinak nahastea debekatuta dago; etiketatzea beharrezkoa da.

• Olio erabilien eta eraikuntza-hondakinen kudeaketa berezia.

5.– Lurzoruaren kalitatea.

• Lurzorua kutsatuta egon daitekeen susmorik badago, berehala jardutea.

6.– Airearen kutsadura eta hautsa.

• Ibilgailuen pasabideetan eta lan-eremuetan hautsa kontrolatzeko ureztatzea.

• Ibilgailuak eta sarbideak ureztatzea.

7.– Ondare kulturala babestea.

• Interes arkeologikoko eremuetan aurretiazko azterketa egitea.

• Lurra mugitzean jarraipen arkeologikoa egitea.

8.– Garbitasuna eta berreskuratzea.

• Obrak amaitzean eremua guztiz garbitzea.

• Habitatak lehengoratzea eta bi urtez jarraipena egitea.

9.– Ingurumen-aholkularitza.

• Ingurumen-aholkularitza espezializatua obra osoan zehar.

• Jardunbide egokien kontrola eta neurriak betetzen direla ziurtatzea.

10.– Ingurumenaren jarraipena.

• Gertaeren erregistroa eta neurriak betetzen direnaren kontrola.

• Lur okupazioaren eta lehengoratze-emaitzen jarraipena.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Deskarbonizazio zuzendariak.

EBAZTEN DU:

1.– Aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena ematea I-de Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U. enpresari, Legutio eta Aramaio udalerrietan (Araba) eta Otxandion (Bizkaia) «30 kV-ko "Gamarra-Villarreal 1" linearen berriztatzea eta "Gamarra-Villarreal 2" linea berria jartzea 1215 zk. duen euskarriaren eta STR Otxandiano (4659) transformazio-azpiestazio artean» izeneko instalazioarentzat.

2.– Deklaratzea baimentzen den instalazio elektrikoa onura publikokoa dela. Deklarazioak, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hauek dakartza berekin: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu beharra, eta okupazioa, gainera, presaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen hau 48/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera ematen da eta ondorengo baldintza orokorrak kontuan hartuz:

1) Onartutako proiektuari jarraiki egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

2) Horretaz gain, 2023ko ekainaren 1ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen proiektuaren ingurumen-inpaktuaren txostenean adierazitako neurri babesle eta zuzentzaileak hartu beharko dira proiektuan. Neurri horiek guztiak, obrak kontratatzeko baldintza-agirietan sartu beharko dira, eta baldintza horiek betetzen direla bermatuko duen aurrekontua ere izan beharko dute.

3) Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita. Epe hori instalazioa ustiatzeko baimenik eskatu gabe igarotzen bada, ebazpen hau iraungitzat jo ahal izango da.

4) Instalazioen titularrak, proiektua gauzatu ondoren eta arauzko egiaztapenak egin ostean, Arabako eta Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaritzei jakinaraziko die obren amaiera, ustiapen-baimena eta zerbitzuan jartzea izapidetzeko. Horretarako, aplikagarriak diren arau teknikoetan eskatzen den dokumentazioa aurkeztuko du.

5) Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere, eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka Gora Jotzeko Errekurtsoa jar daiteke Trantzisizio Energetikoko saiburuordearen aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 18a.

Deskarbonizazio zuzendaria,

GUILLERMO ALLENDE ARANGUIZ.


Azterketa dokumentala