
128. zk., 2025eko uztailaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
3043
IRAGARKIA, Ogasun eta Finantza Departamentuko Zerga-Bilketako zuzendariorde nagusiaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoari buruzkoa.
2025eko ekainaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (123 zk.), izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko, ondorengo lanpostu honen deialdia argitaratu da:
– Ogasun eta Finantza Departamentuko Zerga-Bilketako zuzendariorde nagusia (B2025/L11).
Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru-diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskaerak, eta bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 15 egun baliodunetan.
Donostia, 2025eko uztailaren 1a.
(1750/2019 Foru Agindua, abenduaren 2koa).
Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,
ALFONSO ACARRETA RODRIGUEZ.
RSS