
127. zk., 2025eko uztailaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3039
IRAGARKIA, Donostiako (Gipuzkoa) añ.03.1 Añorgako geltokia eremuan Añorga errekaren ingurumena lehengoratzeko obren espedientea jendaurrean jartzen duena.
Espedientea: AO-G-2025-0169.
Eskatzailea: «UE.1/03.1 Añorgako Geltokia» Egikaritze Unitateko Kontzertazio Batzordea.
Ibilgua: Añorga.
Udalerria eta lurralde historikoa: Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa).
Jarduketa-eremua (koordenatuak UTM (30N ETRS89)): X = 581.544; Y = 4.793.590.
Jarduketa honako honetan datza: Donostiako AÑ.03.1 Añorgako geltokia eremuan bizitegi-eremu berria garatzeko osagarri gisa, eremu horretatik lurpean doan Añorga errekaren ingurumena lehengoratuko da. Horretarako, erreka 170 metro inguruko tarte batean azaleratu egingo da, ertzak ahal den neurrian harri-lubeta bidez naturalizatuz.
Hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egin dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 53. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kaltetua izan daitekeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduetan, aipatutako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian ere, Informazio Publikoa atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 10a.
Zuzendari nagusia,
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Lan-baimenen arduraduna,
MARÍA JOSÉ GUERRERO VERDEJO.
RSS