
127. zk., 2025eko uztailaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3037
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 79/2025 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
79/2025 prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2023ko otsailaren 9ko Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, ezetsi egiten da Ertzaintzaren ikuskapen-eskalako ofizialordearen kategoriara igotzeko hautaketa-prozesuaz arduratzen den epaimahai kalifikatzailearen 2022ko abenduaren 14ko eta 22ko erabakien aurka izangai batek jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Hautaketa-prozesu horretarako deialdia Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2022ko maiatzaren 4ko ebazpenaren bidez egin zen.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegira bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2025eko ekainaren 13a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MIREN DOBARAN URRUTIA.
RSS