Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2025eko uztailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3036

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita SRCL Consenur SLU enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa, Vitoria-Gasteizko (Araba) Jundiz industrialdeko Jundiz kaleko 4. zenbakiko A Nabeko 17. pabilioian hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak transferitzeko zentroa instalatzeko jarduera sustatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-baimen bakarra lortzea da helburua.

Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen bakarraren mende jartzen du titulartasun publiko edo pribatuko jardueren eta instalazioen ustiapena, baldin eta I.B. eranskinean jasotako jardueraren bat egiten bada.

Ingurumen-baimen bakarraren bidez, egintza bakar batean eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aldez aurretik emandako administrazio-prozedura bakar batean integratuko dira hondakinak sortzeko eta kudeatzeko eta kolektorera, jabari publiko hidraulikora eta itsas-lehorreko jabari publikora nahiz atmosferara isurketak egiteko baimenak, eta kasuan kasuko isurtzeko muga-balioak finkatuko dira, aplikatzekoa den araudi sektorialean xedatutakoaren arabera.

Aipatutako arauak 36. artikuluan ezartzen duenez, behin eskabidea aurkeztuta eta dokumentazioa osatuta dagoela egiaztatuta, instalazio- edo jarduera-proiektua jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkeztu ahal izateko. Horretarako, aldez aurretik iragarkia jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan.

Horiek horrela, jendaurrean jarri behar da, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, AAU01194_SOL_2024_01 espedientea, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen.

Jendaurrean jartzeko izapidea bete behar duen instalazioaren dokumentazioa jendearen eskura egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 20a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala