
127. zk., 2025eko uztailaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3035
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Oyón-Oiongo udal-mugartean hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko azpiegiturarako Ecoreinares SLU enpresak aurkeztu dituen proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa.
Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen integratuaren araubidea aplikatu beharra ezartzen du I.A eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten titulartasun publiko edo pribatuko jarduerak eta instalazioak ustiatzen badira.
Ingurumen-baimen bateratuaren xedea da atmosfera, ura eta lurzorua ez kutsatzeko edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura murriztu eta kontrolatzeko baldintzak ezartzea, kutsadura prebenitzeko eta kontrolatzeko sistema integratuak ezarriz; horrela, ingurumen osoa ahalik eta hoberen babestu ahal izango da.
Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 36. artikuluak adierazten duenez, aurkeztutako dokumentazioa osorik dagoela ikusi ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoan iragarrita, instalazioaren edo jardueraren proiektua jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun baliodunetarako.
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, obrak, instalazioak edo 1. eranskinean jasotako jardueretako bat egin beharra dakarten proiektuei (publiko zein pribatuei) ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaie, legeak ezarritako moduan.
Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura arruntak aurreikusten du organo substantiboak proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzeko izapidea egitea, gutxienez hogeita hamar egun balioduneko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean eta haren egoitza elektronikoan iragarri ondoren.
Bestalde, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak 23. artikuluan ezartzen du ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoarena denean, eta jarduera ingurumen-baimen integratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren araubidearen mende dagoenean, bi erregimen horiei dagozkien administrazio-prozedurak eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura barne hartuko direla.
Hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko azpiegitura denez, ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen arrunta lortze aldera, proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa aldi bakarrean jarri behar dira, biak batera, jendaurrean.
Adierazitako guztiagatik, AAI00465_SOL_2024_003 espedientea jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak eta oharrak aurkez daitezen.
Jendaurreko izapidean jarriko den instalazio-espedientea Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/) argitaratuko da, jendeak eskura izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 19a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.
RSS