
127. zk., 2025eko uztailaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
3024
IRAGARKIA, Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Gizarte Inklusiorako eta Emakumeen Aurkako Indarkeria Matxistaren Arretarako Zerbitzuburu lanpostua, izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi irekia egiteari buruzkoa.
2025eko ekainaren 17ko 113 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko, ondorengo lanpostu honen deialdia argitaratu da:
- Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Gizarte Inklusiorako eta Emakumeen Aurkako Indarkeria Matxistaren Arretarako Zerbitzuburua (B2025/L08).
Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskaerak eta, bitarteko elektronikoen bidez, aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, 15 egun baliodunetan.
Donostia, 2025eko ekainaren 23a.
(1750/2019 Foru Agindua, abenduaren 2koa)
Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,
ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.
RSS